null

Zer da VecinDiario?

VecinDiario nahi gabeko bakardadea prebenitzeko eta horri aurre egiteko helburuarekin sortutako proiektua da. Horretarako, gure auzoan eta bizilagunen artean eguneroko keinu sinple baina garrantzitsuak berreskuratzea sustatzen du: elkarri begietara begiratzea, agurtzea eta entzutea. Izan ere, bakardadea ez da banakako arazo bat; komunitate osoari eragiten dio, eta batzuetan dena alda daiteke “zer moduz zaude gaur?” galdetzearekin.

Proiektu irekia

VecinDIARIO nahi gabeko bakardadearen inguruan sentsibilizatuta dauden Getxoko herritar guztiei zuzenduta dago.
null

PERTSONAK

Bakarrik bizi direnak edo bakarrik sentitzen direnak
null

PERTSONAK

Beren auzoan parte hartu nahi dutenak
null

PERTSONAK

Entzun, partekatu edo lagundu nahi dutenak
null

Zerk bereizten gaitu

VecinDIARIO auzotik bertatik nahi gabeko bakardadea prebenitzeko eta horri aurre egiteko
sortu da, komunitate-loturak indartuz eta egunerokoari balioa emanez: gure auzoari eta
auzokideen arteko harremanei. Horregatik, auzokideen arteko lotura- eta
erantzukidetasun-sarea sustatzen du.

Belaunaldien artekoa

Inklusiboa

Parte-hartzailea

null

Batu VecinDiariora

Bete zure datuak eta esan nola parte hartu nahi duzun proiektu honetan.